sábado, 30 de abril de 2011

2.2 GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA

Erwin Schrödinger
    2.2 GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA
     
     Gaur egun erabiltzen den eredu atomikoa Erwin Schrödingerrek asmatutakoa da. Schrödinger (1887-1961) Austrian jaiotako zientzialaria da. Honek makanika kuantika asmatu zuen eta honi esker Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1933an.
     
     Eredu hau egon aurretik, Bohr-en eredua zegoen. Eredu honen arabera, elektroiak energia-maila jakinetan soilik ibil daitezke biraka. Schrödingerrek eredu hau aztertu egin zuen, eta konturatu zen ez zela guztiz zehatza. Bohr-en ereduaren ideia zehatzak hartzen beste eredu bat sortu zuen, eredu mekaniko-kuantikoa. Eredu honen arabera, elektroiak probabilitate handiagoko edo txikiagoko lekuetan daude nukleoaren inguruan, baina ezin da erabat ziur jakin non dauden.




ORBITAL ATOMIKOAK
     
     Orbitak elektroia egoteko probabilitate handia duen espazio-eremuari deitzen zaio, hau da, %90etik gorako probabilitatea duenari. 
,
ORBITAL MOTAK

     Schrödingerrek esan zuenez, hainbat orbital mota daude. Orbital bakoitza zer energiaa mailatan eta azpimailatan dagoen adierazten du. Orbital hauek letren bidez adierazten dira: s, p, d eta f. Halako forma eta neurria dute.
          -s: esfera forma du eta orbital bakarra du.

          
          -p: zortzi zenbakiaren itxura du eta hiru orbitalez osatzen da.

          -d: aurrekoak baino forma konplexuagoa du eta bost orbitalez osatuta dago.

          -f: hau ere forma konplexua dauka, baina zazpi orbitalez osatzen da.
                                    
                    

     Beste aldetik, energia maila bakoitzean orbital mota jakinak daude:
          -1.maila: orbital mota bakarra dago (s).
          -2.maila: bi orbital mota daude (s eta p).
          -3.maila: hiru orbital mota daude (s, p eta d).
          -4.maila: lau orbital mota daude (s, p, d eta f).
                                      

                                        
     


     
   Ariketak

1) Adierazi eredu kuantikoari buruzko esaldi hauek zuzenak al okerrak diren, eta eman arrazoiak:
     a) Elektroiak non dauden zehatz-mehatz jakin daiteke.
     b) Lehenbiziko mailan ez dago p motako orbitalik.
     c) p motako orbitalak esfera formakoak dira.
     d) 2p orbitalek energia handiagoa dute 3p orbitalek baino.

   Erantzunak:
     a) O. Elektroiak orbitalen inguruan daude, baina ez dakkigu zehatz-mehatz non.
     b) E. Lehendabiziko mailan bakarrik s motako orbitala dago.
     c) O. p motako orbitalak zortzi zenbakiaren forma dute, esfera forma dutenak, s motako orbitalak dira.
     d) O. 3p orbitalek energia handiagoa dute 2p orbitalek baino.

2) Osatu definizio hauek:
     a)          esaten zaio elektroia egoteko probabilitate          duen espazio-eremuari.
     b) s motako          guztiek          forma dute.

     c)          motako          zortzi zenbakiaren itxura dute.
   Erantzunak:
     a) Orbital; handia.
     b) orbital; esfera.
     c) p; orbitalek.

 


martes, 19 de abril de 2011

5. ELEMENTUEN PROPIETATE PERIODIKOAK



Elementu kimikoen propietate periodiko esan zaie elementu jakin batek sistema periodikoan zer kokaleku duen kontuan hartuz azter daitezkeen propietateei. Ordena zenbaki atomikoaren (Z) araberakoa da, txikienekotik handienekora.


5.1 Atomoen neurria













ATOMOEN NEURREI BURUZKO ARIKETAK
EBATZITAKO ARIKETAK:

5.2 Metalak eta ez-metalak
    Sistema periodikoko 18. taldeko elemetuei gas geldo esaten zaie. Elementu horien atomoak ia inoiz ez dira elkartzen beste atomo batzuekin. Normalean atomoak beste atomo batzuekin elkartzen dira. Hau kontuan izanda: gas geldoen atomoak askoz egonkorragoak dira gainerako elementuen atomoak baino.
    Gainerako elementuen atomoek, beste atomo batzuekin elkartzean, gas geldoen konfigurazio lortzeko joera dute, hau da, balentzia-geruzan 8 elektroi izatera iristekoa. Konfigurazioa egonkorragoa izateko bi aukera izaten dituzte atomoek: elektroiak hartu eta ioi negatibo bihurtzea, edo elektroiak galdu eta ioi positibo bihurtzea. Irizpide hau jarraituz bi elementu mota bereizten dira: 
  • Metalak: gas geldoen konfigurazio bera izan nahian elektroiak galtzeko joera duten elementuak dira. 
  • Ez-metalak: gas geldoen konfigurazio bera izan nahian elektroiak hartzeko joera duten elementuak dira.

Metalak balentzia-geruzan elektroi gutxi dituzte eta ez-metalak, asko. 
Adibidez: 
  • Metalek elektroiak galtzeko eta ioi positibo (edo katioi) bihurtzeko joera dute. 
  • Ez-metalek elektroiak hartzeko eta ioi negatibo (edo anioi) bihurtzeko joera dute.