lunes, 9 de mayo de 2011

2. BOHR-EN EREDU ATOMIKOA


Bohrren eredu atomikoa Niels Bohrrek proposatutako eredu atomikoa da, Rutherforden urre xafla saiakuntzan lortutako emaitzetan oinarrituta. Rutherfordenaren antzera, planetarioa da, hau da, erdian positiboki kargaturiko nukleo bat dauka eta elektroiek, beraien karga negatiboarekin, nukleo honi biraka dabiltza. Erakarpen hori gainditzeko modu bat da nukleoaren inguruan etengabe biraka ibiltzea, 
eguzki-sistemako planetei gertatzen zaien antzera.

Plancken energiaren izaera kuantikoan oinarrituta, Bohrrek elektroien orbitak diskretuak direla proposatu zuen, hau da, elektroien orbitak energia zehatz batzuk bakarrik izan ditzakete eta ez dute batere energiarik galtzen. Aurreko honengatik ez dira nukleorantz erortzen, Rutherforden eredua zioen bezalaxe.

Honen arabera, esan dezakegu, elektroiak eta haien orbitak geruzatan antolatzen direla, baina duten energiaren kopuruaren arabera. Hau kontuan hartuta geruza hauei, energia-maila deituko diegu.
Energia-mailen antolaketa:
  • Lehenbiziko energia-maila: 2 elektroi.
  • Bigarren energia-maila: 8 elektroi.
  • Hirugarren energia-maila: 18 elektroi.
  • Laugarren energia-mailan: 32 elektroi.

Elektroiek atomoan jartzeko, libre dauden mailetatik energia gutxienekoa hartzen dute lehenbizi eta hartatik urrunduz joaten dira.

Zenbat eta energia-maila handiagoa, nukleotik orduan eta hurrunago: nukleotik hurbilen dagoen maila lehenbizikoa da; haren ondorengoa bigarrena; eta abar.

Konkluzioz: Bohr-en ereduaren arabera, elektroiak energia-maila jakinetan soilik ibil daitezke biraka.



1 comentario:

  1. Harrah's Cherokee Casino & Hotel - MapYRO
    Harrah's Cherokee Casino & Hotel 구리 출장안마 in Cherokee, North 제주도 출장안마 Carolina 속초 출장샵 is 고양 출장마사지 an Indian casino in the mountains, near Murphy, North Carolina. 여주 출장샵

    ResponderEliminar