sábado, 7 de mayo de 2011

1. ATOMOAREN OSAERA


Materiaren oinarri den estruktura mikroskopikoa da. Atomo bat ezin da metodo kimikoen bitartez zatitu.

Atomoa  nukleo oso txikia du, atomo osoaren neurrian kontuan hartuz gero.
  • Nukleoan protoiak eta neutroiak daude
  • Nukleoaren inguruan elektroiak ibiltzen dira biraka, nukleotik oso urrun, haren neurriak kontuan izanda. Ia, atomo osoa hutsik dago.
  • Quark izeneko partikulez osatuta daude neutroiak eta protoiak

masa
karga
Protoia
Positiboa, 1,6·10-19 C
Handia, 1,67·10-27 Kg
Neutroia
Neutroa
Handia, 1,67·10-27 Kg
Elektroia
Negatiboa, -1,6·10-19 C
Txikia, 9,1·10-31 Kg














Atomoak adierazteko, ikur bat eta bi zenbaki erabiltzen dira: 
  • Zenbaki atomikoa Z: protoi kopurua adierazten du
  • Masa-zenbakia A: guztira zenbat protoi eta neutroi dituen adierazten du.

Adibidez, har dezagun 11 protoi eta 12 neutroi dituen sodio atomo neutro bat. Haren zenbaki atomikoa 11 da (hau da, protoi kopurua) eta masa-zenbakia 23 da (11 protoi + 12 neutroi). Ondorioz, honela adierazten da:


Isotopo:deritze protoi kopuru berbera baina neutroi kopuru desberdina duten atomoi. Isotopo guztiak elementu kimiko berberaren atomoak dira, denak Z berbera dute.
Atomoa izendatzeko, elementuaren izena adierazten da eta gero masa-zenbakia.





Izena
Argona-36 edo Ar-36
Argona-38 edo Ar-38
Argona-40 edo Ar-40
Z
18
18
18
A
36
38
40
Protoiak
18
18
18
Elektroiak
18
18
18
Neutroiak
A-Z=36-18=18
A-Z=38-18=20
A-Z=40-18=22

No hay comentarios:

Publicar un comentario