domingo, 8 de mayo de 2011

6. ATOMOEN ARTEKO LOTURA MOTAK

6.ATOMOEN ARTEKO LOTURA MOTAK

Atomoek beraien artean lotzen dira, sistema egonkorragoak osatzeko.

Atomoak elkartuta mantentzen dituen loturari lotura kimikoa esaten zaio. Mantetzen duen lotura indar elektrikoak dira eta zenbait mota daude, elkarren artean lotzen diren atomoak nolakoak diren.

Hiru lotura mota daude: ioniko, kobalentea eta metalikoa.

1.1.Lotura ionikoak
Metal bet eta ez-metal bat lotzen direnean gertatzen da.
Metalak elektriak ematen ditu eta katioi bihurtzen da; ez-metalak elektroiak hartzen ditu eta anioi bihurtzen da.

Zeinu desberdinetako ioien artean gertatzen da, zeinu desberdinetako kargek elkar erakartzen baitute.

  • Na-k bere balentzia-elektroia ematen du eta gas geldoen konfigurazioa hartzen du. Na+ ioi bihurtzen da.
    Cl-k elektroi bat hartuz gas geldoen konfigurazioa lortzen du; Cl- bihurtzen da. Na atomo bat eta Cl atomo bat elkartzen dira eta NaCl sortzen da.

Konposatu ioniko orotan formulak adierazten digu zer proportzioetan dauden atomoak. Ez dira molekula bakarturik eratzen eta solido kristalinoak dira.

Substantzia ionikoak solidoak dira giro-tenperaturan, eta irakite-puntu nahiz urtze-puntu altuak dituzte.

                                                                        

6.2.Lotura kobalenteak                                                                                                     Bi ez-metal elkartzen direnean gertatzen da. Ez-metalek elektroiak hartu behar dituzte, eta hori lortzeko modu bakarra beraien artean partekatzea da. Bi atomoen nukleoek elektroi horiek erakartzen dituzte.

Elementuen ikurrak erabiltzen zirela loturak adierazteko, eta puntuak, balentzia-elektriak adierazteko. Elektroi parea adierazteko, marra bat egiten da atomoen artean esan zuen Lewisek.

-Cl atomo bakoitza 7 balentzia-elektroi ditu; bi atomoen artean elektroi pare bat partekatzen badute, gas geldoen konfigurazioa lortzen dute.
Adibidez: Cl2

-Bi elementu ez-metalikoen artean ere sortzen dira lotura kobalenteak.
Adibidez: H2O eta CH4


6.3. Lotura metalikoa
Metalak elkartzen direnean gertatzen da.
Metalen atomoek electroiak eman behar dituzte gas geldoen kofigurazioa lortzeko. Metalek balentzia-elektroiak ematen dituzte eta nukleo positiboen artean elektroi-hodeia sortzen da.
Lotura metalikoa sortzen da ioi positiboen arteko erakarpenaren ondorioz.
                                                                                                 


                                                                                                        
Elektriak higikortasuna dute; oso elektrizitate-eroale dira metalak. Elektroi-hodeiak itsasgarri modura jokatzen du katioiaren artean. Ia metal guztiak solidoak dira giro-tenperaturan, eta urtze nahiz irakite-puntu altuak dituzte.


GILBERT N. LEWIS:

Estatubatuar fisikari eta kimikari bat izan zen.
Hau proposatu zuen bi atomo elektriak partekatzen dituztenean sor daitezkeela lotura kimikoak.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario