miércoles, 4 de mayo de 2011

4.Taula Periodikoa

4. Taula Periodikoa:

4.1. Taula Periodikoa
Taula Periodokoak, elementua kimikoak: sailkatu, antolatu eta kokatzen ditu bere propietateeen eta ezaugarrien arabera.

Normalean pentsatsen da Dimitri Mendeléyevek taula periodikoa egin zuela, baina elementuen ezaugarrien kimikoen eskuzko bariazioagatik antolatu zituen. Julius Lothar Meyer, berriz elementuak atomoen ezaugarrien fisikoen arabera antolatu zituen. Gaur egun erabiltzen dugun taula periodikoa Mendeléyeven aldarazpen bat da, Alfred Werner egina.
































4.2 Elementuen aurkikuntza:


Nahiz eta urrea Au, zilarra Ag, kobrea Cu, beruna Pb eta merkurioa Hg ezagunak izan aitzin-aintzinatik, elementu baten lehenengoko aurkikuntza zientifikoa XVII mendean gertatu zen. Henning Brand alkimistak fosforoa P aurkitu zuen.  Urte horietan Antoine Lavoisierrek bere lista famatua egin zuen. Bertan 33 elementu sinple zeuden.
1830. urtean 55 elemantu ezagunak ziren. Ondoren XIX. mendean, espektroskopioa asmatu egin zen. Aurrerakuntza handia izan zen hori esker elementu berriak aurkitu zirelako. Elementu berrieri bere marren espektralen koloreagatik izena jarri zieten Adibidez: Zesioa ( Cs. Latineraz, caesius. urdina), Talioa (Tl, tallo esan nahi du, bere kolore berdeagatik), Rubidioa, (Rb, gorria)..

4.3. Elementuen sistema periodokoa:

Beheko taulak gaur egun ezagutzen ditugun elementu kimiko guztiak adierazten ditu. Elementuak antolatzeko modu horri sistema periodiko esaten zaio (taula periodikoa ere bai), eta zenbaki atomikoa Z txikienekotik handienekora adierazten dira elementu kimikoak.
Guztira 7 periodo daude (hilara horizontalak) eta 18 talde (zutabe bertikalak); eta elementu kimikoen konfigurazio, elektronikoaren arabera jartzen dira lauki jakin batean.

1 1. taldeko atomoek –alkalino izenekoek- elektroi bat dute azken mailan. Konfigurazioa: ns1. Elektroi bat galdu egin behar dute, konfigurazio egonkorra lortzeko; hura galtzean, +1 kargako ioi bat bihurtzen da.

2 2. taldeko atomoek –lurralkalino deritzenek- bi elektroi dituzte azken mailan. Konfigurazioa: ns2. Bi elektroi galdu egin behar dituzte, konfigurazio egonkorragoa lortzeko; hala, elektroiak galtzean, +2 kargako ioi bihurtzen da.

3 13. taldeko atomoek –boroide izenekoek-  3 elektroi dituzte azken mailan. Konfigurazioa: ns2 np1. Hiru elektroi horiek galtzen badituzte, aurreko gas geldoaren konfigurazio egonkorra izango dute. Beraz, +3 kargako ioi bihurtzeko joera dute.

4 14. taldeko atomoek –karbonoide deritzenek-  4 elektroi dituzte azken mailan. Konfigurazio hau dute: ns2 np2. Gas geldoek adina elektroi izateko,  lau elektroi hartu edo galdu behar dituzte; hala, -4 edo +4 kargako ioi bihurtzen dira.

5 15. taldeko atomoek –nitrogenoide izenekoek-5 elektroi dituzte azken mailan. Konfigurazioa: ns2 np3. Hiru elektroi hartu behar dituzte, hurrengo gas geldoaren konfigurazio egonkorra izateko; hala, -3 kargako ioi bihurtzen dira.

6 16. taldeko atomoek –anfigeno izenekoak- 6 elektrio dituzte azken mailan. Konfigurazioa: ns2 np4. Bi elktroi hartu egin behar dituzte

7 17. taldeko atomoek –halogeno deritzenek- 7 elektroi dituzte azken mailan.  Konfigurazioa: ns2 np5. Elektroi bat hartu behar dute  hurrengo gas geldoaren konfigurazio egonkorra izateko; hala, -1 kargako ioi bihurtzen dira.

8 18. taldeko atomoei gas geldo esaten zaie. 8 elektroi dituzte azken mailan. Konfigurazioa: ns2 np6. Ez dute elektroi hartzen ez galtzen, eta horrenbestez, taula periodikoko elementurik egonkorrenak dira

A 1. taldeko eta 2. taldeko elementu guztiak metalak dira. +1 eta +2 ioiak eratzen dituzte, hurrenez hurren.

B  3. taldetik 12. taldera bitarteko elementuei trantsiziozko metal esaten zaie: Haietako batzuk metaltzat  jo ohi ditugunak dira; esate baterako, urrea, kobrea eta burdina.

C 13. taldetik 17. taldera bitartean, elementuen izaera metalikoa gero eta  handiagoa da, taldeetan beherantz egin ahala. Adibidez 13. taldean, denak metalak dira, boroa izan ezik; 16 taldean, denak ez metalak dira, polonioa izan ezik; eta 17. taldean –halogenoenean- denak ez metalak dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario